Ir a contenido
es
euskadi.eus
  • ABENDUAK 1 DICIEMBRE 2021

Fernando Sierra

Fernando Sierra

Fernando Sierra Industria Soziologiako lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea). Enpresa Zuzendaritzako graduondokoa eta doktorego programa bat egin ditu, eta egonaldiak egin ditu Edinburgo eta Sussexeko ikerketa zentroetan. EFQMko Bikaintasunaren Europako Sariaren senior ebaluatzailea izan da bost aldiz.

Iberdrola, Eusko Ikaskuntza eta UPV/EHUko ikerketa zentroetarako lan egin du eskualdeko berrikuntza sistemen eta berrikuntza eta antolakuntza aldaketen arloetan.

2000. urteaz geroztik, EUSKALITen lan egiten du. Erakunde horretan, kudeaketa aurreratuaren euskal sariaren, ebaluazio taldearen eta nazioarteko harremanen arduraduna izan da, eta EUSKALITeko Patronatuak zuzendari-gerente izendatu zuen 2014ko urtarrilean. Excellence Finland erakundeak sustatzen duen Quality Innovation Award sariaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta Bikaintasuna Sustatzen duten Zentroen Espainiako Elkarteko (CEX) presidentea.

Hainbat hitzaldi eman ditu bikaintasuna sustatzeko estrategiei, kalitatea aitortzeko sarien kudeaketari, lidergoari eta pertsonen inplikazioari buruz herrialde ugaritan. UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Masterreko kudeaketa sistemen irakaslea da 2014az geroztik.

EUSKALITeko kidea izanik, hainbat aitortza lortzen parte hartu du: Zilarrezko Q saria (2001), Urrezko Q saria – Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria (2004), EFQMren Bikaintasunaren Europako Saria (2005) eta Urrezko A saria kudeaketa aurreratuari (Eusko Jaurlaritzak emana 2019an).

Ponentes

Todos los ponentes