Ir a contenido
es
euskadi.eus
  • ABENDUAK 1 DICIEMBRE 2021

Jesús Monclús

Jesús Monclús

2014. urteaz geroztik, Jesús Monclús MAPFRE Fundazioaren Prebentzioko eta Bide Segurtasuneko Arloaren zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Horren aurretik, MAPFRE Fundazioaren Bide Segurtasuneko Arloan segurtasun azterlanen arduradun izan zen (2013-2014), baita ikertzaile laguntzailea ere MAPFRE Fundazioaren Bide Segurtasuneko Arloan (2010-2013). Era berean, nazio ordezkaria izan zen Europako Ikerketaren eta Berrikuntzaren VII. Esparru Programako Garraio Kudeaketa Batzordean (2006-2013), Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroan (CDTI) eta ikertzaile nagusia, berriz, FITSA Autoaren Segurtasunerako Institutu Teknologikoa fundazioan (2003-2006).

Jesús Monclús industria ingeniaritzan doktorea da, Zaragozako Unibertsitatean. Garraio Segurtasunari buruzko masterra egin du George Washington unibertsitatean (AEB), Fulbright beka bati esker. Horretaz gain, Madrilgo (Espainia) Unibertsitate Politeknikoan Ad Honorem irakasle izan zen 2006-2008 aldian. Mugikortasunaren Kudeaketari buruzko graduondoko ikasketak egin zituen Pompeu Fabra unibertsitatean eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Baltimore-ko (AEB) Johns Hopkins University unibertsitatean izandako 1999 Basic Summer Institute: Principles and Practice of Injury Prevention ikastaroan ikasle izan zen, eta egonaldiak egin izan ditu bai Suediako Lundeko unibertsitatean, bai Tsukuba-ko (Japonia) JARI Japan Automotive Research Institute erakundean.

Halaber, artikulu tekniko ugari idatzi ditu, baita hainbat liburu ere: “Planes estratégicos de seguridad vial. Fundamentos y casos prácticos”, “La Seguridad Vial en las empresas. Programas Internacionales de Promoción” eta, koeditore moduan, “Así lo hicimos: Del Infinito al Cero”. 2019ko urrian, Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak Bide Segurtasunaren Merituari ematen dion domina jaso zuen.

Ponentes

Todos los ponentes